Errenteria betidanik izan da ezaguna industrian, kulturan, kirolan, gazterian, ...edozein eremu eta arlotan duen dinamismo eta bizitasunagatik.
Oarsoaldean gaude, garapen ekonomiko handiko eskualdean gertu baititugu Pasaiako portua eta Frantziako muga.
Bisitariek kasko historikoa, Kulturgune berria, auzoetako berritze lanak eta ikusteko aukera izango dute. Gure mendi eta parkeen edertasuna Era berean errenteriarrek egingo dioten harrera ona eta abegikortasunaz txundituta geratuko dira.
Interneteko web orriaren bidez, gure historia, herriko seme-alaba ospetsuak eta garapen ekonomiko eta sozialaren berri eman nahi dugu.
Aldi berean martxan dauden egitasmoak, udal sail guztietako kudeaketa eta kultura eta kirol eskaintzari buruzko informazioa eman nahi diogu herritarrari.
Web orriaren beste helburua errenteriarrentzat topagune bilakatzea da elkarren berri izateko eta, halaber, Udala herrian bizi eta dihardugun guztioi hurbiltzeko.
Orri hauek, beraz, zuen proposamen eta kezkak bertan azaltzeko zabalik daude. Egitasmo honetan parte hartuz bizitza kalitate handiagoko herriaren eraketan lagunduko dugu.
"Errenteria Musikal! Udal Musika Patronatuaren presidentea naizen aldetik web orri honetara iristen zareten bisitari guztiok animatzen zaituztet Errenteria ezagutzera. Errenteria herri dinamiko eta atsegina topatuko duzue.
José Angel Rodriguez Medina
"Errenteria Musikal" Udal Musika Patronatuaren presidentea