Banda de Alumnos
IKASLE BANDA
ERRENTERIA MUSIKALEKO Ikasle Banda ikastetxeko talderik zaharrena da.
Talde horretan ikasle ugarik hartu du parte; horietako batzuek musika-irakaskuntzan dihardute gaur egun; beste batzuk, berriz, beste banda batzuetan aritzen dira, orkestretan, etab.
Taldea 1981ean sortu zen, ikastetxeko irakasle Ignacio Lekuonaren eskutik. Ondoren, beste hainbat irakasle aritu da zuzendari, hala nola Ramón Ángel Ruiz, Alberto Santos eta Abel Perona. Gaur egun, berriz, Cele Barros irakasle du gidari.
Bandak Errenterian egin ditu emanaldiak, besteak beste Andra Mari eta Oinarri abesbatzekin kolaboratu du, baita era guztietako bakarlariekin ere, eta musika-taldeen harrobia izan da betidanik, hala nola Errenteriako Bandaren nahiz
Orquesta de Cámara
GANBERA ORKESTRA
"Errenteria Musikal" Udal Musika Kontserbatorioko Ganbera Orkestra 1989-1990 ikasturtearen hasieran sortu zen, biolineko, biolako eta biolontxeloko ikasleek osatuta. Ikasleek beren prestakuntzaren barnean talde batean jotzeko premiari erantzuteko sortu zen taldea; orduan Pedro Otxoa izan zuen zuzendari.
Harrezkero kontzertu ugari eman ditu Euskal Herrian, baita beste hainbat lekutan ere: Extremadurako Monroy, Jaraiz de la Vera eta Plasencia herrietan; Errixoako Haro, Ollauri, Ezkari, Briones, eta Santo Domingo de la Calzada herrietan; frantziako Tulle eta Brive hirietan; Lousadan (Portugal); eta Schondorf-en (Alemania).
Beste hainbat talderekin ere aritu izan da, hala nola Andra Mari Abesbatzarekin, Donostiako Ganbera Abesbatzarekin, Bergarako Orfeoiarekin, Aitzuri Abesbatzarekin, eta Txintxarti Abesbatzarekin, besteak beste.
Kontzertu ugari eman du, eta horien artean honako hauek nabarmenduko genituzke: Donostiako Victoria Eugenia antzokian emandakoa (Gabon kantuz); Errenterian “La Misión” filmaren soinu-banda jo zuenekoa; Errenteriako Auditoriumaren inaugurazioa; Lousadako (Portugal) Auditoriumaren inaugurazioa; Mozart-en “Requiema” eta Brahms-en “Nanie” obra, 2000. urteko Donostiako Hamabostaldian; MUSIKASTE 96n eta 99n emandako kontzertuak; Europako Parlamentuan emandako kontzertuak.
Bi diskoren grabaketan kolaboratu du.
1995eko urriaz geroztik gure eskolako biolontxelo irakasle Sergio Zapirain da “Errenteria Musikaleko Ganbera Orkestrako” zuzendaria.

Orquesta-Txiki
ORQUESTRA TXIKIA
Orkestra txikia Errenteriako Kontserbatorioak duen beste talde bat da, ikasle-bandaz, banda txikiaz, ganbera-orkestraz eta Ganbera Musikako hainbat taldez gain. Izan ere, gure ikastetxeak garrantzi handia ematen dio taldeko jardunari. Orkestra txikia 1998an sortu zen eta bertako kideak 10etik 14 urtera bitartekoak dira. Musikari gazteak praktika instrumentalean trebatzen hastea du helburu nagusitzat, gazte horiek ondoren ganbera-orkestran has daitezen. Orkestra sortu eta lehenengo urtean, ikastetxeko hainbat emanalditan hartu zuten parte. Orkestra txikiaren zuzendaria Sergio Zapirain da.
Banda Txiki
BANDA TXIKIA
Errenteria Musikaleko Banda Txikia 1994an sortu zen, Musika Eskolan diharduten laukote eta boskoteen babesean, betiere ikasleek bertan konpetentzia-maila handiagoa lor dezaten. Horri dagokionez, komenigarriagotzat eman zen ikasle gehiagok parte hartzea eta obra gehiago jotzea, laukoteetan hiruzpalau emanaldi baino ez baitziren egiten.
Musika-ikastetxeko irakasle Cele Barros da Banda Txikiaren zuzendaria eta esan beharra dago lan miresgarria egiten ari dela, bai musika-alderdiari, bai alderdi pedagogikoari dagokionez.
Grupo de Percusión
PERKUSIO TALDEA
1992an sortu zen, ikastetxeko irakasle Jesús Mª Garmendiak sortu ere, eta Kontserbatorioko nahiz musika-eskolako ikasleek osatzen dute.
Egiten dituen emanaldi guztietan, talde-egituraren perkusioa oso-osorik jakitera emateko helburuz jarduten du taldeak, eta hainbat tokitan egin ditu emanaldiak, hala nola Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Tolosako musika-eskoletan; Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian; Tolosako musika-jaialdian; Errenteriako Eguberrietako Abesbatzen jaialdian; baita Musikasten ere. Halaber, kontzertu-pedagogikoak ere eman ditu Errenteriako eskolentzat.