Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/03/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriamusikal

?

Ongi Etorri 

Errenterian 1916an ekin zitzaion musika irakasteari. Hain zuzen ere, Jose Mª Iraola hasi zen, bi instrumentu-espezialitatetan: metala eta zura.


"Errenteria Musikal" Musika Akademia 1981ean sortu zen, kultura-ekipamendu sendoa martxan jarri nahi izan zuten errenteriarren talde baten helburu nagusi gisa. Ikasleen gurasoen eta Errenteriako Udalaren artean sortu zuten. Akademia hori ez zen ofiziala, baina aintzat hartzea lortu zuen. 


 

1986. urtean, berriz, Oinarrizko Mailako Musika Kontserbatorioko baliozkotasun ofiziala lortu zuen; eta 1991. urtean, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioko behin betiko ofizialtasuna lortu zuen.

Geroago, Hezkuntza Sistemaren Lege Orokorra abian jarri zenean, oinarrizko kontserbatorioa musika-eskola bihurtu eta maila horretako jardunari ekin zion 1993-1994 ikasturtean.


 Dena den, prestakuntza ofizialeko eskaera handia zenez gero, Eusko Jaurlaritzari ikasketa-plan berriaren arabera erdi-mailako irakaskuntza ofizialak emateko baimena eskatzea erabaki zen, eta, azkenean, ERDI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOA izateko baimena lortu zen 2000. urtean.


| Alfonso XI, s/n Kalea (20100) Telefonoa:943 449633, Faxa:943 449663 | © Errenteria Musikal Musika-Dantza Eskola. IFK Q 2000536 I