Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/14
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriamusikal

?

Datuen babesa 

www.errenteria.org/errenteriamusikal/  domeinurako bisita era anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko.

Direlako datuok Errenteriako Musika Eskolak informatizaturik dituen fitxategietara bilduko ditu eta abenduaren 13ko 15/1.999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber herri administrazioei aplikatzekoak zaizkien gainerako Arautegiaren arabera (biztanleen Erroldari dagozkionak, etab.)

Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Errenteriako Musika Eskolak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:

    - Datu base horrekin Errenteriako Musika Eskolak zein helburu lortu nahi dituen jakiteko.
    - Datu base automatizatuan beraren datuak sartzen ez uzteko.
    - Datu haietara edozein unetan sartzeko.
    - Haietan berari buruz agertutako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzeko.

Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:


Conservatorio de Renteria / Errenteriako Musika Eskola
c/Alfonso XI s/n, 20100 Renteria
Gipuzkoa

Izaera pertsonaleko datuei buruz Errenteriako Musika Eskolak konpromisoa hartzen du sekretutasuna gordetzeko eta asmoa azaltzen du haien segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzeko eta haien aldatze, galtze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.

Errenteriako Musika Eskolak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko web orriaren bisitariek emandako datu pertsonalak.
Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Errenteriako Musika Eskolak informazio hau erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta e-mailak edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.


| Alfonso XI, s/n Kalea (20100) Telefonoa:943 449633, Faxa:943 449663 | © Errenteria Musikal Musika-Dantza Eskola. IFK Q 2000536 I